21:58

Politika

Barcenas auzia

Ruz epaileak PPn ustez B kontabilitate bat erabili zutela berretsi du

Erredakzioa

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak PPren egoitzan lan batzuk ordaintzeko B kontabilitate bat erabili zuten zantzuak dituztela berretsi du.

0:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Alderdi Popularrean "kobrantza eta ordainketen nolabaiteko finantza korronte bat" erabiltzen zuten zantzuak dituela berretsi du. Horren arabera, 2005 eta 2011. urteen artean alderdiaren egoitza nagusian, Madrilgo Genova kalean, egin zituzten lanen truke Gonzalo Urquijori ordaindu zioten kontu hori erabilita.

Gaur, ostirala, kaleratu duen autoan, magistratuak PPren ustezko B kontabiltate honek denboran jarraitutasuna izan zuen, eta "PPk Kontu Auzitegiari bidaltzen zionaz aparte zegoen".

Ruzek kointzidentziak antzeman ditu 'Barcenasen agiri'en eta egoitzako lanak egin zituen Unifica enpresan esku hartutako dokumentazioaren artean. Hala, epaileak uste du enpresa horri egindako ordainketak ''alderdiaren B kutxan bildu eta kontabilizatu gabeko soberakinarekin'' egin zirela.

Arkitektoari egindako ordainketen eta PPren ustezko B kutxatik irtendako diruaren arteko kointzidentzia hori ''Ogasun Publikoaren kontrako delituren bat edo gehiago'' egin izana agerian uzten duten zantzu nahikoa dela uste du epaileak. Urquijo litzateke delitu horien egilea eta Paez eta Barcenas, berriz, kooperatzaileak.

Ondorioz, Ruz epaileak Gonzalo Urquijo arkitektoa, Cristobal Paez PPko kudeatzaile ohia Ogasun Publikoaren kontrako delitua egiteko kooperatzailetzat jo ditu, eta Luis Barcenas diruzain ohiari egotzi dio delitu hori.

PPk dio kontabilitate bakarra duela

Ruz epailearen ebazpenaren berri izan ondoren, Alderdi Popularrak esan du ''kontabilitate bakarra'' duela eta hori izan zela epaileari bidalitako. Bertan ''ordainketa eta diru-sarrera guztiak'' jasotzen direla gaineratu du.

Rajoyk Kongresuan agerraldia egitea eskatu du PSOEk

PSOEk, berriz, Mariano Rajoy presidenteak Kongresuan berehala agerraldia egitea eskatu du, PPren Ustezko B kontabilitatearen ''gezurrak'' azaltzeko. Halaber, sozialistek ez dute baztertu zentsura-mozioa aurkeztea, PSOEren ustez frogatu egin baita ''tonaka ustelkeria eta gezur'' egon direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena