16:31

Politika

Bake eta Bizikidetza

'Baldintza politikorik gabe' desagertzea eskatu dio ETAri Bake Planak

Erredakzioa

'Zoru etikoa' delakoa eranskin gisa jaso du behin betiko testuak eta iraganaren kontakizun bat inposatu baino, 'gogoeta partekatua ahalbideratzen duen baldintzak sortzea' proposatu du.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Planaren behin betiko testuak ETA 'baldintza politiko gabe' desagertzea eskatu du eta 'zoru etikoa' delakoaren akordioa erantsi du oso-osorik.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak aurkeztu du testua, talde politikoek eta gizarte eragileek egindako 28 ekarpenak jaso ondoren.

Bost ataletan egituratu dute Plana. Aurrenekoan, "gutxieneko oinarri etiko eta demokratikoak" ezartzen dira eta horren baitan erantsi dute EAJk, PSE-EEk, PPk eta Aralarrek aurreko legegintzaldian adostutako 'zoru etikoa'ren akordioa. Oso-osorik gehitu dute eranskin gisa, "orain arte lortutako adostasun handiena' dela argudiatuta.

Giza eskubideen urraketan, ETAren indarkeriaren "injustizia" espresuki baloratu behar dela jasotzen du Planak. Hain justu, erakunde armatua aipatuta, "baldintza politikorik gabe desagertzeko" eskatu du, eta bide horretan, lehen urrats gisa "armagabetze eta desegite antolatu, seguru eta behin betikoa" aipatzen da.

Dokumentuan nabarmentzen denez, Planari ez dagokio iraganaren kontakizun bat "inposatzea, gogoeta partekatua ahalbidetzen duten baldintzak sortzea" baizik. Jonan Fernandezek nabarmendu duenez, "ezin da iraganaren kontaketa dekretuz ezarriz" eta "denon arteko gogoeta partekatua posible egiteko baldintzak" ipintzearen alde agertu da, hori bai "gutxieneko batzuk ezarrita".

Fernandezen hitzetan, "gutxieneko horiek", dena dela, ezin dira "ETAren indarkeria edota beste ezein giza eskubideen urraketa legitimatzeko, justifikatzeko edo gutxitzeko argudio gisa erabili".

Etorkizuna eraiki, iragana ahaztu gabe

Hainbat jatorritako urraketei dagokionez, "guztiak onartzeko" deia egiten du Planak, "bat bera ere baztertu edo ezabatu gabe". Dena dela, ETAren indarkeriaren "injustizia" espresuki baloratu behar dela azpimarratu du testuak.

Etorkizuna eraikitzeaz ari da azkenengo atala. Bertan nabarmentzen denez, etorkizuna ezin da "iragana ahaztuta edo aurretik zegoena mespretxatuta" eraiki.

Jaso dituzten ekarpenen harira bi hitz egin ditu Fernandezek. Presoen atalean, "ETAko iheslariak" erantsi dituztela agertu du Bake eta Bizikidetza idazkariak, eta tortura kasuak ikertzeko erakunde independente bat sortzea aurreikusi dutela azpimarratu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena