11:33

Politika

Fernando Buesa Fundazioa

Sara Buesa: 'Egindakoa onartu behar du ETAk elkarbizitza eraikitzeko'

Erredakzioa

Lehendakariorde izan zenaren alabaren esanetan, indarkeria terrorista izan da Euskadik pairatu duen "indarkeria nagusia". Horren ustez, indarkeria horri zilegitasuna kendu behar zaio.

  • Sara Buesa. EFE.

    Sara Buesa. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAk hildako Fernando Buesa sozialistaren alabak esan du elkarbizitza eraikitzeko derrigorrezkoa izango dela "terrorismoan parte hartu dutenek" batera edo bestera "egindako kaltean izan duten erantzukizuna onartzea".

Sara Buesak Fernando Buesa Fundazioak memoriaren inguruan antolatu dituen jardunaldietan parte hartu du gaur.

Lehendakariorde eta Arabako diputatu nagusi izan zenaren alabaren esanetan, indarkeria terrorista izan da Euskadik pairatu duen "indarkeria nagusia", eta indarkeria horri zilegitasuna kendu behar zaiola gaineratu du.

Indarkeria erabili izan dutenen gizarteratzea lortzeko, "nahitaezkoa" da "euren ekimenekin eragindako sufrimendua eta erantzukizuna onartzeko ibilbide pertsonala egitea".

ETAren indarkeriak “helburu politiko argiak” zituela azpimarratu du Sara Buesak. Gertatutakoaren kontakizuna egiteko, kutsu politiko hori gogoratu beharko dela azpimarratu du.

Horren ustez, gizartearen "zati batek" ETAren indarkeria "minimizatu" eta "justifikatu" egin du urte askotan zehar. Orain, memoria eraikitzeko, "anitza eta partekatua" izan behar dela iritzi dio Sara Buesak, baina "egian eta justizian oinarrituta".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena