Politika
Parot Doktrina
Erredakzioa
UPyDren ekimenez iritsi da proposamena Kongresura eta PPren eta Rosa Diezen alderdiaren botoekin onartuko da gaur. Izan ere, Alderdi Popularrak erdibideko zuzenketa bat aurkeztu du.
Ines del Rio, espetxetik atera zen egunean. EITB.
Estrasburgoko epaiaren ondoren espetxetik ateratzen diren ETAko presoen inguruan, Kongresuak Espainiako Gobernuari eskatuko dio damua agertzen ez dutenei diru-laguntza publikorik ez ematea.
UPyDren ekimenez iritsi da proposamena Kongresura eta PPren eta Rosa Diezen alderdiaren botoekin onartuko da gaur. Izan ere, Alderdi Popularrak erdibideko zuzenketa bat aurkeztu du.
Ekimenak eskatzen du damurik agertzen ez duten ETAko presoei laguntza publikoak ukatzea, baita langabeziagatik kobratutako laguntza ere.
Horren harian, mozioak Gobernuari eskatzen dio legedia aldatzeko eta Parot Doktrina baliogabetzearen ondorioz espetxetik atera diren ETAko presoek diru-laguntzarik jaso ez dezaten. Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko, presoek “damutu, barkamena eskatu edo Justiziari lagundu” beharko diote.
Proposamenaren inguruan Rosa Diez UPyDko ordezkariak adierazi du espetxean lan egiteko “interesik” adierazi ez duten presoek ez dutela gizarteratzeko asmorik eta, horrenbestez, ez dutela Gobernuari diru-laguntzarik jasotzea merezi. Oposizioko taldeek ez dute babestuko UPyD eta PPren proposamena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa