Politika
Polemika
Erredakzioa
Alderdiak Arraizen hitzak bere egiten dituela esan du Maribi Ugarteburuk, eta haren adierazpenak zehatz-mehatz irakurri ditu.
Albisteak (4)
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak astelehenean ezker abertzalearen iraganaren inguruan egindako adierazpenak bere egiten dituela esan du asteazken honetan Maribi Ugarteburu Sortuko ordezkariak.
Ugartebururen hitzetan, Arraizek esandakoa "azterketa politikoa" izan zen, eta Sortuko presidenteak ez zuen ETAren "borroka armatuaz" hitz egin. Zehazki, ezker abertzaleak Espainiako trantsizioan hartutako jarrera izan zuen Arraizek hizpide, Ugartebururen hitzetan.
Hasier Arraizen adierazpenek kritika zaparrada jaso zuten, terrorismoari apologia egiten ziotela argudiatuta, eta Covitek Arraizen kontrako salaketa jarri du. Hitz horiek argitzeko eskatu dio Sorturi Iñigo Urkullu lehendakariak.
Ugarteburukzehatz-mehatz irakurri ditu Arraizen adierazpenak kazetarien aurrean. Hau da, hain zuzen ere, Ugarteburuk irakurri duenaren transkripzioa:
"Ezker abertzaleak orain 35 urte gaur egun egokitzat daukagun aukera egin zuen. Ez genuen parte hartu demokratikotik ezer gutxi zuen joko batean, eta denbora guzti honetan, ustez demokratikoa den joko horren kontraesanak mahai gainean jartzen aritu gara. Oso garesti ordaindu dugu, eta ez gaude prest orduko ezer berrikusteko edo errefusatzeko. Gure akats guztiak aldarrikatzen ditugu, izan ginena eta garena, eta egin duguna eta egiten duguna.
Egia da bataila hau (kontaketa historikoa) hor dagoela, eta horrek, gehiago edo gutxiago gustatu, iraganeko agertokietara sartzera behartzen gaitu. Argi dago bertan ez dagoela inor erantzukizunetatik aske; gatazka honetan inor ez da izan ikusle, eta mundu guztiak hartu du parte. Denok sufriarazi dugu eta denok sufritu dugu. Guk ez daukagu inongo arazorik gure erantzukizunak aitortzeko; beti egin dugu eta horrek ondratu egiten gaitu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa