Politika
Diputatuen Kongresua
Erredakzioa
Gainera, ETAren biktimei barkamena eskatzeko agindu dio. Amaiurrek, bere aldetik, Estatuko biolentziaren nondik norakoak argitzeko hartuko dituzten neurriei buruz galdetu dio Justizia ministroari.
Alberto Ruiz Gallardon. Argazkia: EFE
ETAri desagertzea eskatzeko eta biktimei barkamena eskatzeko agindu dio gaur Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Amaiurri.
Hain zuzen ere, Jon Iñarrituri egin dio eskaera Gallardonek, Gobernuaren kontrolerako saioan, Diputatuen Kongresuan. Iñarrituk, berriz, Gobernuak "Estatuko biolentziaren biktima izan direnei laguntzeko" hartuko dituen neurriei buruz galdetu dio ministroari.
"Ganbera honetan, zuek zarete biolentziaren inguruko ikuspuntu etiko eta politiko bat kontutan hartuz, azalpenak eman beharko zenuketen diputatu bakarrak, Espainiako Estatuak azken 50 urteetan izan duen indarkeria basatiena babestu duzue eta", erantzun dio Gallardonek.
Horren harian, jarrera aldatzeko eta "ETAri behin betiko amaiera" eskatzeko eskatu dio Iñarrituri, baita indarkeriaren bitkimei barkamena eskatzeko ere. "Ezin duzue berme konstituzionalen sistema indarkeria oinarri duen proiektu bat justifikatzeko erabili", erantsi du.
Jon Iñarrituk, bere aldetik, gogora ekarri du Josu Muguruza hil zutenetik 24 urte bete direla gaur, eta argi utzi du Gobernuak orain arte ez duela inoiz biktima horren aldeko ekitaldi ofizialik egin. Halaber, Santi Brouard parlamentari ohia hil zutela 29 urte bete direla azpimarratu du.
Halaber, "Brouard eta Muguruza Estatuko gerra zikinaren biktima izan ziren", adierazi du, eta, hogei urte geroago, Brouard eta Muguruza hiltzea nork agindu zuen argitu gabe dagoela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa