00:44

Politika

Estradizioa baztertu dute

Natividad Jauregi ETAko ustezko kidea aske utzi du Belgikak

Erredakzioa

''Arrazoizko epea'' gainditu dela argudiatu zuen abokatuak, Jauregiri leporatzen dizkioten delituak egin zirenetik 32 urte igaro direla kontuan izanda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgikak baztertu egin du Natividad Jauregi estraditatzeko agindua eta ETAko ustezko kidea aske uztea ebatzi du.

"Gaur gauean geratuko da aske Jauregi. Hemen bukatzen da Espainiako agintarien estradizio aginduaren auzia'', esan dio Efe agentziari Lieve Pellens Begikako Fiskaltzako bozeramaileak.

1979tik ihes eginda zegoen Jauregi ("Pepona" ezizenarekin ere ezaguna), eta Ganten atxilotu zuten, urriaren 8an.

Jauregi atxilotzeko bi euroagindu emanda zituen Espainiak, hilketa eta terrorismoa egotzita. Bizkaia taldeko kide gisa, 1981ean Segurtasun Indarretako sei kideren hilketan parte hartu izana leporatzen diote.

Akusazioa horien kontra, ''arrazoizko epea'' gainditu izana argudiatu zuen abokatuak epailearen aurrean, Jauregiri leporatzen dizkioten delituak egin zirenetik 32 urte igaro direla kontuan izanda.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena