Politika
'Parot doktrina' indargabetuta
Erredakzioa
Aurrerantzean Fiskaltzak presoak askatzea babesten badu dagokien sekzioek eskakizunak ebatzi beharko dituzte, eta ez Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoak orain arte bezala.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
ETAko beste 13 kide, GRAPOko bat eta Bolivian gizon bat hiltzeagatik zigorra betetzen ari zen beste bat aske uztea adostu gaur Auzitegi Nazionalak. Auzitegi Gorenak 'Parot doktrina' indargabetzea babestu ostean, Fiskaltzak aske uztea eskatu zuen.
Zehazki, ondorengo presoen kasuak aztertu ditu Auzitegi Nazionalak: Antxon Lopez Ruiz Kubati, Inmaculada Noble, Francisco Javier Lujanbio Galdeano, Jesus Diaz de Heredia Ruiz de Arbulo, Pedro Juan Odriozola Agirre, Juan Mari Gabirondo Agote, Pedro Mari Rezabal Zurutuza, Miguel Turrientes Ramirez, Jose Felix Zabarte Jainaga, Maritxu Uzkudun Etxenagusia, Gonzalo Rodriguez Cordero eta Antonio Alza Hernandez.
Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoak ordu eta erdiko bilera egin du. Bilkuran 16 magistratuk parte hartu dute, epaile batek ez joateko baimena zuelako.
Aurrerantzean Fiskaltzak presoak askatzea babesten badu dagokien sekzioek eskakizunak ebatzi beharko dituzte, eta ez Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoak orain arte bezala.
Estrasburgok Ines del Rioren auziaren inguruko epaia urriaren 21an plazaratu zuenetik 24 preso aske uzteko erabakia hartu dute Espainiako auzitegiek.
Horrela, Auzitegi Nazionalak ETAko 13 preso kartzelatik ateratzea erabaki du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurkako epaia eman ostean. Hasiera batean, bihar erabaki behar zuen arren, Fernando Grande-Marlaska Arlo Penaleko Salako presidenteak 16:00etara aurreratu du hitzordua.
Azken orduko aldaketak
Printzipioz ETAko 12 kide eta GRAPOko beste bat kartzelatik ateratzea erabaki behar zuen Auzitegi Nazionalak, baina azken orduan osoko bilkurak Raul Ibañez Diaz ETAko presoa eta Pompeyo Miranda gai-zerrendan sartu ditu. Mirandak Bolivian gizon bat hil zuen eta zigorra betetzeko Espainiara ekarri zuten; 'Parot doktrina' aplikatu zioten, Auzitegi Nazionaleko iturriek gaur jakitera eman dutenez.
Aske utziko dituzten ETAko13 preso horien artean Inmaculada Noble dago. Ines del Riorekin batera Madril taldeko kidea izandakoa, 1986an Ricardo Saenz de Ynestrillas komandantea hiltzeagatik kondenatu zuten, baina Dominikar Errepublikako Plazan hamabi guardia zibil hiltzeagatik absolbitu zuten.
Kubati, berriz, Maria Dolores Gonzalez Yoyes ETAko kide ohia hiltzeagatik da ezaguna, baina 1.210 urteko zigorra ezarri zioten, 13 hilketa eta heriotza eragin zuten 8 atentatu egiteagatik.
Horrez gain, Olga Oliveira GRAPOko kidea kartzelatik aterako duten erabakiko dute.
Ines del Rioren kalte-ordaina, blokeatuta
Bestalde, Ines del Rioren 30.000 euroko kalte-ordainaren blokeoa baieztatu du Auzitegi Nazionalak. Estrasburgok kalte-ordaina ezarri zuen preso ohiak 'Parot doktrina'ren aplikaziogatik bost urte gehiago espetxean eman zituelako.
Del Rioren helegitea atzera bota du Auzitegi Nazionalak. Blokeoaren aurka errekurtsoa aurkeztu zuen preso ohiak.
Fiskaltzak eskatuta 30.000 euroak blokeatzea erabaki du Auzitegiak. Diru-kopuru hori terrorismoaren biktimei kalte-ordainak emateko bideratu nahi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa