Politika
Makroepaiketak
Erredakzioa
Epaiketak salatzeko eta gatazkari konponbide demokratikoa aurkitzeko bidean indarrak batzeko, ekitaldi solidarioa antolatu dute azaroaren 23an Antsoainen.
Segiren eta Herriko tabernen kontrako epaiketak salatzeko egindako manifestazioa Bilbon. EFE
Herriko tabernen eta Segiren auzietan auzipetutako pertsonek ekitaldi solidarioa antolatu dute azaroaren 23an Antsoainen, epaiketa horiek salatzeko eta gatazkari konponbide demokratikoa aurkitzeko bidean indarrak batzeko.
'Epaiketa politikorik ez. Bakea eta demokrazia Euskal Herriarentzat' lelopean, ekitaldia antolatu dute. Ideien kriminalizazioa arbuiatzea eta garai politiko berriarekin duten konpromisoa adieraztea izango du helburu ekitaldiak, Floren Aoiz auzipetuaren arabera.
Floren Aoiz eta Garbiñe Urra auzipetuak kazetarien aurrean agertu dira, eta azaroaren 23ko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute, gizarteak bat eginda erantzun behar duela argudiatuta. Aoizen esanetan, makroepaiketa horiekin herria isilaraztea dute helburu "Estatu eredua kolokan dagoen honetan".
80 pertsona inguru daude auzipetuta bi auzi horietan, eta Fiskaltzak 6 eta 12 urteko kartzela eskariak egin ditu horientzat. Garbiñe Urrak salatu duenez, militantzia politikoa kriminalizatu nahi dute, eta 110 elkarte ixteko arriskuaz ohartarazi du.
Aoizen iritziz, gertaera larriak dira, eta epaiketa horiek "Estatu krisia" estaltzeko maniobra gisa erabili nahi dituzten beldur da.
'Parot doktrina' baliogabetzearen harira sortu den eztabaida ere hizpide izan dute, eta zenbaitek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia konpentsatzeko ekintza errepresiboak behar dituztela salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa