Politika
Parot doktrina
Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, Europako Auzitegiak "azken hitza" esaten duenean, eta hala izan da, epaileek "errealitate judizial" bihurtu behar dute ebazpena.
Informazio gehiago (2)
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEJN) presidenteak Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ri buruz emandako ebazpena "leialtasunez betetzeko" eskatu die auzitegiei.
Auzitegi Gorenak gaur erabakiko du zein irizpide ezarri 'Parot doktrina'ren inguruan, eta horri buruz galdetu diotenean egin ditu adierazpenok Ibarra epaileak, Eusko Legebiltzarreko korridorean.
Azaldu duenez, EAEJNko presidente, EAEko botere judizialaren ordezkari eta herritar den heinean, ebazpena betetzea espero du, Estrasburgoko Auzitegia "berme sistemaren maila gorenean" dagoelako.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, Europako Auzitegiak "azken hitza" esaten duenean, eta hala izan da, epaileek "errealitate judizial" bihurtu behar dute ebazpena.
Horretarako, prozedura batzuk jarraitu eta irizpideak bateratu behar direla gogorarazi du Ibarrak, eta horretara dator Auzitegi Gorenak gaur hartuko duen erabakia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa