Politika
Bake programa
Erredakzioa
Daniel Porterok salatu duenez, "talde armatuetako kide eta terrorista izan direnak joango dira eskolara".
Informazio gehiago (2)
ETAren biktima batzuentzat "maltzurra" da poliziaren biktimak edo biktima politikoak EAEko eskoletan testigantzak ematea, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen bake programaren harira.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak iragarri du ETAren eta GALen biktimekin batera izango direla poliziaren biktimak ere EAEko eskoletan testigantza ematen.
Daniel Portero Dignidad y Justiciaren presidente eta ETAk hildako epaile baten semearentzat "erabateko kontraesana" da hori; izan ere, "talde armatuetako kide eta terrorista izan direnak joango dira eskolara". Hori dela eta, haiek ez direla "inoiz" biktima horiekin ikasgeletan izango iragarri du.
Iritzi berekoa da Angeles Pedraza AVTren presidentea ere. Gehien komeni zaizkien biktimak aukeratzea leporatu dio Pedrazak Jaurlaritzari.
Hala ere, Pedrazak aitortu du hiltzaileei barkatu dieten biktima batzuk parte hartzen ari direla antzeko ekimenetan, eta errespetatu egin du biktima bakoitzaren erabakia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa