16:48

Politika

'Parot doktrina' indargabetuta

Gorenak gaur finkatuko ditu Estrasburgoren epaiaren ondorioak

Erredakzioa

Ostiralean, Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Salak bederatzi preso aske uztea erabaki zuen, Auzitegi Gorenaren erabakiari itxaron gabe.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salak bilera egingo du gaur, eta bilerara deitutakoek gai-ordenako puntu bakarra aztertuko dute: "Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako epaia aztertzea eta ondorioak ezartzea".

Ostiralean, Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Salak Auzitegi Gorenaren erabakiari itxaron gabe bederatzi preso aske uztea erabaki zuen, Fiskaltzaren eskariari muzin eginda.

Auzitegi Gorenak Europa Press agentziari jakinarazi dionez, gaurko osoko bilkuran Estrasburgoren epaia aplikatzeko arau orokorrak ezarriko ditu Auzitegiak.

Gorenak hartzen duen erabakiak izaera ez jurisdikzionala izango du, hots, jokatzeko modua ezarriko du kasu konkretuei eragin gabe.

Oraingoz, Auzitegi Gorenak ez du Ignacio Pujanaren eta beste bost presoren egoera aztertuko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena