09:42

Politika

Bart, Madrilen

Aznarrek Gobernuaren jarrera 'kontuan izango' du

Erredakzioa

Horren esanetan, Espainiaren batasuna defendatzen duen "gehiengo soziala" berreskuratu behar da, betiere iritzi ezberdinak errespetatuz.

  • Aznar, Angel Acebesekin. EFE.

    Aznar, Angel Acebesekin. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoyren Gobernuak bakarrik utzi du Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia bere memoriak aurkezteko ekitaldian. Gobernuko eta PPko zuzendaritzako kiderik ez da izan bertan.

Aurkezpenean, Aznarrek esan du Espainiako batasuna defendatzen duen "gehiengo soziala" berreskuratu behar dela, betiere iritzi ezberdinak errespetatuz.

Aznarrek Madrilgo hotel batean aurkeztu du bart bere memorien bigarren zatia. Orain urtebete, lehenengo atala aurkeztu zuenean, Rajoy presidentearen eta ministro batzuen babesa jaso zuen. Atzo, ordea, ez zen Gobernuko inor azaldu bertan.

Gobernuko presidente ohiak, besteak beste, Josep Pique bere Gobernuko ministro ohiaren eta Jose Maria Fidalgo CCOOko idazkari nagusi ohiaren babesa jaso du.

Jendez gainezka zegoen areto batean, bere Gobernuek egin behar zutena "ondo" zekitela azpimarratu du. "Zalantzan jartzen ez zen Espainiaren inguruko ideia" defendatu zutela adierazi du.

"Ez ginen Gobernura iritsi kargu horietaz gozatzeko: gauzak egiteko iritsi ginen, arazoei heltzeko", gaineratu du.

'Kontuan izango dut'

Gaur, COPE irrati kateari eskainitako elkarrizketan, Aznarrek esan du Gobernuaren helburua berarekin “haustura” bat antzeztea baldin bada, kontuan hartuko duela.

“Etorri ez zirenak jakingo dute zergatik ez ziren etorri”. Hala ere, gaineratu du: “Interpretazio batzuk zuzenak badira eta haustura bat antzeztu nahi izan badute, kontuan hartuko da”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena