17:46

Politika

Gurtel auzia

Esperanza Aguirre lekuko gisa deklaratzera deituko du epaileak

Erredakzioa

Aguirrek idatziz deklaratu ahalko du, Madrilgo erkidegoko presidente zeneko ekintzak ari baita epailea ikertzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esperanza Aguirrek lekuko gisa deklaratzera deitzea erabaki du Auzitegi Nazionalean Gurtel auzia ikertzen duen Pablo Ruz epaileak. Francisco Correaren tramarekin lotura zuen Easy Concept enpresaren kontratazioan izandako papera argitzeko deklaratuko du Madrilgo erkidegoko presidente ohiak.

PSOEk akusazio gisa eskatu zuen Aguirre deklaratzera deitzea, hainbat komunikabidetan egindako adierazpenak baieztatu ditzan. Adierazpen horietan azaldu duenez, Easy Concept enpresa kontratatzea debekatu zion Alberto Lopez Viejori.

Fiskaltza PSOEren eskaeraren kontra azaldu zen, baina epaileak uste du Aguirreren deklaratzea ''beharrezko, erabilgarria eta egokia'' dela.

Aguirrek idatziz deklaratu ahalko du, Madrilgo presidente zeneko ekintzak ari baita epailea ikertzen. Datozen egunotan eman beharko du erabakiaren berri.

Aguirre, ''Justiziarekin kolaboratzeko aukerarik pozik''

Ruz epailearen erabakia jakin ondoren, Esperanza Aguirre ''poz-pozik'' agertu da Justiziarekin kolaboratzeko aukera dela-eta. Twitterren idatzi duen mezuan, ''Gurtel auziko erantzukizun guztiak argitu daitezen'' kolaboratzeko prest agertu da Madrilgo erkidegoko presidente ohia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena