Politika
Kolon plazan, Madrilen
Erredakzioa
Estrasburgoko Auzitegiaren erabakiak eragindako "saminak pertsonak haserrea eta mina modu horretan adieraztera bultzatzen ditu", azaldu du Euskadiko PPren presidenteak.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak onartu duenez, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) igandean Madrilen deitutako elkarretaratzean "une apur bat gogorrak" izan ziren. Horren ustez, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uzteko emandako epaiaren ondorioek sortutako "saminak errudunak bilatzera bultzatzen du".
Quirogaren esanetan, une horiek ere "karguarekin batera doaz", baina "une oso mingarri batean" ere "biktimen ondoan egon behar genuen".
Elkarretaratzean, Alderdi Popularreko (PP) ordezkaritza nazionalari zein Euskadiko PPko ordezkaritzari, "traidore" deitu zieten bertara heldu zirenean. "Non dago Rajoy?" eta "traidore" oihukatu zuten batzuek jendartean. PPren ordezkariek tentsio uneak bizi izan zituzten; alabaina, Pedrazak txaloka egin zien harrera. Euskadiko PPren ordezkari gisa, Quiroga, Iñaki Oyarzabal idazkari nagusia eta Anton Damborenea legebiltzarkidea joan ziren.
Cadena Ser eta Cope irratiek egindako elkarrizketetan adierazi duenaren arabera, elkarretaratzean ez zuen entzun Europako Auzitegiaren erabakiari men ez egiteko deirik; hori barik, "samina agertu eta justizia eskatu zuten". Egungo legedia indarrean sartu zenetik epaitu diren kasuetan, baina, "ez da halakorik berriro gertatuko".
Mariano Rajoyk "Estrasburgoko Auzitegiren erabakia beste bat izateko lan egin du, Espainiako Auzitegiek azaltzen zaila den zerbaiten inguruan ebatzitakoa errespeta zezan. Kartzelan egindako lanengatik 80ko eta 90eko hamarkadetako Zigor Kodeak emandako aringarriak orekatu zituzten Auzitegiok", Quirogaren hizetan.
Edonola ere, Gobernuari egindako kritiken aurrean "eman behar dugun erantzuna ildo beretik jarraitzea da, zuzenbide-estatua eta Auzitegien epaiak aplikatuz, alegia", gaineratu du.
Quirogak ez ditu Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohiak egindako "adierazpenak aztertu" nahi izan. Orejaren esanetan, "bake prozesua ez da bukatu, negoziazioak aurrera egingo duelako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa