21:20

Politika

29 urtez kartzelan egon ostean

Juan Manuel Piriz askatu dute

Erredakzioa

Kartzelatik irtengo den ETAko bigarren presoa da, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero.

1:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Aretoak Juan Manuel Piriz Lopez ETAko presoa askatzea erabaki du, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren ebazpenak eragiten diola argudiatuta, iturri judizialek zabaldu dutenez.

Piriz 29 urtez eta 8 hilabetez egon da preso, eta Kartzelatik irtengo den ETAko bigarren presoa da, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, Ines del Rio presoa aske uztea Areto berdinak erabaki eta gero.

Espetxe zaintzako iturriek jakitera eman dutenez, arratsaldeko 17:00etan atera da Botafuegoseko (Algeciras) espetxetik Piriz,  eguerdian Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak erabakia hartu eta lau ordura. Kartzela atarian hamabost bat lagun eta senitarteko zituen zain. Ikurriñak eskutan, txaloka hartu dute preso ohia. Pirizek ez du adierazpenik egin nahi izan kazetarien aurrean.

Josefa Ernagaren kasuan, erabakia azaroaren 8ko saiora atzeratzea adostu du Aretoak, edozein kasutan, 2014ko abendua baino lehen ez dutelako askatuko.

Pirizen kasuan, ordea, Arteoak baiezkoa eman du ondorengo irizpideak kontuan hartuta: Parot doktina ez ezartzeko Gorenaren eta Konstituzionalaren ebazpenen ukiezintasuna, eta Ines del Rioren auziaz geroztik Estrasburgoko Auzitegiak ezarritako irizpide berria.

Bilerak ostiralero

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Aretoa ostiralero bilduko da azaroaren 8tik aurrera, Parot doktrina baliogabetzeko eskatu duten 51 presoen auziak aztertzeko, horiei Gorenean eta Konstituzionalean auziak erabakitzeke dituzten presoak kendu behar zaizkie.

Iturrien arabera, gaur bildutako epaileek erabaki dutenez, auzitegi horiek erabaki beharko dute auziak dituzten presoen gainean, eta ez Auzitegi Nazionalak, Estrasburugok Parot doktrina legez kanpokotzat jo ostean.

Gainerako presoen egoeraren inguruko erabakiak ostiraletan hartuko dituzte, bilkuraz bilkura, eta auziz auzi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena