Politika
Parot doktrina
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak ez du parte hartuko, baina PPk ordezkaritza bat bidaliko du. Bestalde, Madrilgo manifestaziora joango dira Euskadiko Alderdi Popularreko buruzagiak, Arantza Quiroga buru dutela.
Arantza Quiroga Euskadiko popularren buruzagia. Argazkia: EiTB
Euskadiko popularrek AVT biktimen elkarteak Parot doktrinaren baliogabetzea salatzeko iganderako Madrilen deitu duen manifestazioan parte hartuko dute, Arantza Quiroga buruzagi popularra buru dutela.
Madrilera goi mailako ordezkaritza bidaliko dute, Euskadiko PPk ohar bidez jakinarazi duenez. "Kriminalak era horretan kartzelatik ateratzeak eragiten duen mina konpartitu nahi dugu", adierazi dute popularrek.
Quirogarekin batera EAEko PPko buruzagi nagusiek parte hartuko dute Madrilgo manifestazioan. "Euskadi Alderdi Popularra ere terrorismoaren biktima izan da, eta ezin dugu igandekoa moduko manifestazioa batean ez egon", azaldu dute.
Parot doktrina baliogabetzeak eragin duen mina konpartitzeko asmoarekin joango dira Euskadiko popularrak Madrilera. Hala ere, Zuzenbide Estatuko xedapenak eta epaiak errespetatzen dituztela gaineratu dute.
Gustuko ez badute ere, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaia ontzat hartzen dutela azpimarratu dute popularrek.
Espainiako Gobernuak ez du manifestazioan parte hartuko
Terrorismoaren biktimen elkarteek iganderako deitutako manifestazioarekin bat egin du Alderdi Popularreko zuzendaritzak. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren inguruan hartutako erabakiaren aurkako protestara, besteak beste, Esteban Gonzalez Pons joango da. Izan ere, Gobernua bera ez da joango manifestaziora, Rajoyk aurreratu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa