Politika
Presoak
Erredakzioa
Presoak gizarteratzen laguntzeko sortutako elkarteari emandako diru-laguntzaren agiriak eskatu dizkio Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Donostiako alkateari.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: Efe
Informazio gehiago (1)
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Harrera Elkarteari emandako diru-laguntzaren agiriak eskatu dizkio Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari, laguntza hori legezkoak izan den ikertzeko.
Presoak gizarteratzen laguntzeko sortutako elkarteak 1.700 euroko laguntza jaso zuen Donostiako Udaletik.
Urquijok 20 eguneko epea eman dio Izagirreri agiri guztiak helarazteko. Izan ere, Urquijoren ustez, "onartezina" da elkarte horrek finantziazio publikoa jasotzea, eta ahalegin "handia" egingo du laguntza horiek legezkoak diren argitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa