12:42

Politika

'Parot doktrina'

'Ines del Rio jada ez da terrorista bat, gizartearekin konplitu du'

Erredakzioa

Pedagogia juridiko apur bat falta da Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu ostean sortu den eztabaida horretan, Juan Calparsoro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuaren arabera.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Ines del Rio terrorista bat izan da, baina dagoeneko ez da", Juan Calparsoro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuaren arabera. "26 urteko zigorra bete du, eta gizartearekin konplitu du", gaineratu du.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketan, biktimen mina errespetatu behar dela onartu du. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' baliogabetu ondoren pedagogia juridikoa falta izan dela nabarmendu du.

Espainiak Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaia bete zuen, eta Ines del Rio asteartean atera zen kartzelatik. "Ines del Rio terrorista bat izan da, baina dagoeneko ez da. 26 urte egin ditu kartzelan eta epe horretan ez da behin ere atera kartzelatik", gaineratu du.

"Ines del Riok gainerako presoek baino erregimen zorrotzagoa izan du eta gizartearekikoak egin ditu", azaldu du.

"Inputatu dizkioten hilketak izugarriak direla ulertu dezaket, hori ez du inork zalantzan jartzen, baina oso modu zorrotzean bete du zigorra", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena