Politika
Parot Doktrina baliogabetuta
Erredakzioa
Dena dela, Gobernua bera ez da joango. Madrilera goi mailako ordezkaritza bidaliko dute, Euskadiko PPk ohar bidez jakinarazi duenez.
Esteban Gonzalez Pons PPko zuzendaritzaren izenean joango da manifestaziora. EFE.
Terrorismoaren biktimen elkarteek iganderako deitutako manifestazioarekin bat egin du Alderdi Popularreko zuzendaritzak. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren inguruan hartutako erabakiaren aurkako protestara, besteak beste, Esteban Gonzalez Pons joango da. Izan ere, Gobernua bera ez da joango manifestaziora, Rajoyk aurreratu duenez.
"Alderdi Popularra biktimen ondoan egon da beti, eta egoten jarraituko du, baita datorren igandean ere: egun horretan, biktimek deitutako manifestazioarekin bat egingo du, terrorismoaren biktimen memoria eta duintasuna aldarrikatzeko", PPren esanetan.
Ohar baten bidez, PPko zuzendaritzak protestarekin bat egiteko eskatu die alderdi horretako "militante eta jarraitzaileei".
Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidenteak, Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidenteak eta Ana Botella Espainiako hiriburuko alkateak ere manifestazioarekin bat egin dute.
Estrasburgoko erabakia "okerra eta bidegabea" dela deritzon arren, Espainiako Gobernua bera ez da manifestazioan izango, Mariano Rajoyk gaur Bruselan aurreratu duenez.
Euskadiko PPk bat egingo du
Euskadiko popularrek AVT biktimen elkarteak 'Parot doktrina'ren baliogabetzea salatzeko iganderako Madrilen deitu duen manifestazioan parte hartuko dute, Arantza Quiroga buruzagi popularra buru dutela.
Madrilera goi mailako ordezkaritza bidaliko dute, Euskadiko PPk ohar bidez jakinarazi duenez. "Kriminalak era horretan kartzelatik ateratzeak eragiten duen mina konpartitu nahi dugu", adierazi dute popularrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa