Politika
Biktimekin bilera
Erredakzioa
Pedrazaren hitzetan, Exekutiboak epaia arbuiatzen duela eta Auzitegi Nazionalak aho batez Ines del Rio espetxetik ateratzeko erabakiak Gobernua ezustean harrapatu duela adierazi dio Rajoyk.
Angeles Pedraza AVTko presidentea eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko buruzagia. Argazkia: EFE
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak ziurtatu duenez, 'Parot doktrina'ren baliogabetzea dela eta ETAko presoak espetxeetatik denak batera irtetea saihestuko duela agindu dio Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.
Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea eta Pedraza Rajoyrekin bildu dira bana-banan, baina lehenengoak ez du adierazpenik egin bilera bukatzean.
AVTko presidentearen ahotan, Exekutiboak epaia arbuiatzen duela eta Auzitegi Nazionalak aho batez Ines del Rio espetxetik ateratzeko erabakia hartzeak Gobernua ezustean harrapatu duela adierazi dio Rajoyk. Del Rio Teixeiroko (Coruña) kartzelatik atera zen atzo.
Doktrinaren indargabetzea eragozteko Gobernuak "ahal duen guztia" egin duela esan dio Rajoyk. "ETAko kide denak batera espetxetik ateratzea saihesteko" lan egingo dutela agindu dio, Pedrazaren esanetan.
Ez du "pozik" alde egin
Presidentearen begikotasuna azpimarratu du AVTko ordezkariak, baina bileratik "konforme" atera ez dela gaineratu du, Rajoyk "ETAko kideen irteera eragozteko zerbait" egingo dutela bermatu ez diolako.
Oraingo Gobernuak zein aurrekoak 'Parot doktrina' mantentzeko "askoz gehiago" egin behar izan dutela erantsi du Pedrazak.
Bilera biktimen "haserrea eta atsekabea" Rajoyri helarazteko aprobetxatu du Pedrazak. "Egoera hau sekula ez errepikatzea", eskatu dio.
Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea Rajoyrekin. Argazkia: EFE
36 eskaera
Bestalde, Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' ezarrita duten 36 presoren eskaerak jaso ditu, aske uzteko eskatuz. Datorren ostiralean erabakiko du horien inguruan Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salak.
Sortu alderdiak ez du inolako ongietorririk deituko Estrasburgoko Auzitegiak doktrina baliogabetu ostean libre gelditu diren presoak omentzeko, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak jakinarazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa