20:57

Politika

'Parot doktrina' baliogabetuta

Troitiñoren baldintzapeko askatasuna agindu du Londresek

Erredakzioa

Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren aurkako epaia eman eta hurrengo egunean hartu du erabakia Londreseko Auzitegi Nagusiak.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Londreseko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiño baldintzapean aske uzteko agindua eman du. Troitiño 2012ko ekainean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Erabakia, Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren aurkako epaia eman eta hurrengo egunean hartu dute.

John Thomas gorteko presidenteak Troitiño ahalik eta lasterren aske utzi behar dela adierazi du, defentsak eskatu bezala. Troitiñok egunero joan beharko du Londreseko komisaldegi batera.

Zazpi eguneko epean Troitiñoren estradizioaren inguruan erabakitzeko eskatu dio epaileak Espainiako justiziari. Denbora horretan erabakirik hartu ezean, defentsaren eta fiskaltzaren artean hartuko dute erabakia.

56 urte ditu Troitiñok eta 2012ko ekainaren 29an atxilotu zuten Londresen, Espainiak eskatuta. Aurrez, 24 urte egin zituen espetxean eta Parot doktrina ezarri ahal izateko eskatu zuen Espainiak estradizioa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena