Politika
Epaia
IKER GÓMEZ | EITB.COM
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot dotrina'ren aurka egin du gaur, eta Espainiako Justiziak Ines del Rio ETAko presoaren kasuan "bidegabekeria" egin duela berretsi du.
audioak (2)
Informazio gehiago (3)
Dokumentuak (1)
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot dotrina'ren aurka egin du gaur, eta Espainiako Justiziak Ines del Rio ETAko presoaren kasuan "bidegabekeria" egin zuela berretsi du. Auzitegi horretako Areto Nagusiaren iritziz, 2008. urtetik "legez kanpo" dago espetxean Ines del Rio. Modu horretan, iazko uztailean iragarritako epaiari eutsi dio Auzitegiak.
Epaia irmoa eta behin betikoa da, eta ez dago horren kontra helegiterik jartzerik.
Estrasburgok Ines del Rio ETAko kidea espetxetik "ahalik eta lasterren ateratzea" eskatu du (aldeko 16 boto eta kontrako bat). Aho batez Espainiak 5.1 (artikulua askatasun eta segurtasunerako eskubidea) urratu duela berretsi du Auzitegiak, eta, 15 boto alde eta bi kontra dituela, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 7. artikulua (legerik ezean zigorrik ez) ere urratu duela gaineratu du.
Dean Spielmann Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiko presidenteak irakurri du epaia.
Espainiak 30.000 euro ordaindu beharko dizkio Ines del Riori hiru hilabeteko epean, epaiak behartuta, kalte moralengatik, eta gastuak direla eta, beste 1.500 euro ordaindu beharko dizkio. Ines del Riori 3.828 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 24 pertsona hiltzea egotzita.
Epai hori berretsita, Ines del Rio eta ETAko beste 54 preso aske utzi beharko lituzke Espainiako Justiziak.
2006ko doktrina
Auzitegi Gorenak 2006. urtean erabili zuen aurrenekoz 'Parot doktrina', espetxealdi luzea duten presoak zigor osoa bete baino lehen aske geratzea saihesteko.
Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru osoari barik.
Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina ezarri zioten lehena; horregatik haren izena.
Doktrina horren ondorioz, presoek banan-banan bete behar dituzte zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero hasi behar dute hurrengoa betetzen, 30 urteko mugara heldu arte. Halaber, horren arabera, zigor batean egindako murrizketak ez dira kontuan hartzen hurrengoetan.
Hasieran, 'Parot doktrina' ETAko presoei baino ez zieten ezarri, baina azkenean preso arruntei ere ezarri diete, Pedro Luis Gallego "igogailuaren bortxatzaileari" esaterako.
Horren aurrean, hainbat presok helegitea jarri zuten, doktrina hori Konstituzioaren aurkakoa dela iritzita, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio preso horietako bati, orain dela hilabete batzuk eman zuen epaia berretsita.
Erreakzioak
Auzitegi Nazionalak ostiralean aztertuko du Estrasburgoko epaiak terrorismoagatik zigortutako presoei nola eragingo dien.
13:00etan, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak eta Jorge Fernández Diaz Barne ministroak agerraldia egingo dute, ebazpen horren inguruko balorazioa egiteko.
eitb.com-ek zuzenean jarraituko ditu epaiak eragin dituen erreakzioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa