17:03

Politika

35/02 auzia

Prostitutak laguntzeko elkarte bat Herriko batekin nahastu dute

Erredakzioa

Kasuko epaimahaiak prozesutik kanpo utzi du Askabide elkartea, izan ere, izen bereko herriko taberna batekin nahastu zuen Poliziak.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herriko tabernen auzia epaitzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak prozesutik kanpo utzi du Askabidea elkartea, Bilboko prostitutak laguntzeko erakundea. Antza denez, aipaturiko erakundea herriko taberna batekin nahastu dute, eta nahasmenaren berri izandakoan auzitik kanpo utzi dute.

Epaiketaren hasieran, Askabide prozesutik kanpo uzteko eskatu du haren abokatuak, Poliziak elkartea izen bereko herriko taberna batekin nahastu dutela argudiatuta.

Bilboko prostitutei arreta eskaintzeaz arduratzen da aipaturiko elkartea, abokatuaren arabera, eta horren hitzak entzun ostean hura prozesutik at uztea erabaki dute.

"Bi Askabide daude hemen: herriko taberna eta gu", adierazi du abokatuak epaimahaiaren aurrean, eta hainbat dokumentu erakutsi ditu Zorrotza auzoan dagoen elkarteak herriko tabernarekin zerikusirik ez duela egiaztatzeko.

Vicente Gonzalez Mota fiskalak, AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek abokatuaren argumentuak onartu dituzte, eta Angel Hurtado epaimahaiko presidenteak legegizonaren eskaria onartzea eta hari salatik irteten uztea erabaki du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena