17:00

Politika

Auzitegi Nazionala

Aoiz: 'Herriko tabernen' auziarekin herri oso bat epaitu nahi da'

Erredakzioa

"Eskubide guztien alde eta epaiketa politikoen aurka" urriaren 26an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute inputatuek.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

35/02 auziko, 'herriko tabernen' auzia bezala ere ezaguna, inputatuek "epaiketaren bidez herri oso bat epaitu eta kondenatu" nahi dela salatu dute. Ostegunean hasiko da epaiketa Auzitegi Nazionalean eta hori salatzeko manifestazioa egingo dute urriaren 26an Bilbon.

Floren Aoiz Herri Batasuneko buruzagi ohiak prentsaurrekoa eskaini du Donostian auzian inputatuta dauden hainbat lagunekin batera. Besteak beste, Joseba Permachek parte hartu du prentsaurrekoan. Epaiketa "ezker abertzalearen ekintza politikoaren aurkako auzia" dela salatu dute. 36 legun daude inputatuta auzian.

"Euskal Herriko ekintza soziokulturalen bultzatzaile baten aurkako auzia ere bada", esan du Aoizek ustez ETAren finantzaketan parte hartu duten 110 herriko tabernei aipamena eginez.

Segiren aurka atzo hasi zen epaiketa ere izan du hizpide. Aoizek adierazi duenez, atzoko epaiketan eta herriko tabernen aurkako epaiketan "politika da epaituko dutena, eta hori dela eta, ustezko probek ekintzan politikoarekin zerikusia dute". "Euskal gizarteak kulturan, artean edo musikan duen aberastasuna ere epaitu nahi dute. Aurkaritzat jotzen dituzten ekintzak ekidin nahi dituztenez, sare hori guztia kondenatu nahi dute", gaineratu du.

Herriko tabernei "konpondu ezin den mina" egin zailea ere aipatu du Aoizek, epaia edozein izanda ere. "Herriko tabernek urteak daramatzate itxita eta murrizketei aurre egiten".

"Euskal gizarte osoari erasoa"

"Hau ez da ezker abertzalearen eta hainbat epaile eta erakunde judizialen arteko borroka. Euskal gizarte osoaren aurkako erasoa da. Gure inputazioaren bidez, etorkizun ezberdin bat eraiki nahi duen herri oso bat prozesatu, epaitu eta kondenatu nahi da", azpimarratu du.

Estatu espainiarra "egiturazko krisialdia" eta "estrategia ahultasuna" bizitzen ari dela esan du Aoizek. "Kataluniak botatako desafioarekin arduratuta dago. Beraien aburuz, errepresioa erabiliz eta iraganera itzuliz hori guztia geldi dezakete eta euskal gizartearen ilusioa zapuztu, eta frustrazioa eta itxaropen eza zabaldu", gaineratu du.

Honelako epaiketen aurrean "herri bezala erantzutea" beharrezkoa dela uste du Aoizek eta gizarteari dei egin dio "eskubide guztien alde eta epaiketa politikoen aurka" Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena