Politika
Lluis Companysi omenaldia
Erredakzioa
Jose Maria Aznar presidente ohiak agertutako "zorrozkeria, tolerantzia eza eta beligerantzia" salatu ditu. Aznarrek "subiranotasun nazionalaren lapurretarekin amaitzea" eskatu zuen astelehenean.
Artur Mas, Generalitateko presidentea. Efe.
Artur Mas Generalitateko presidenteak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari esandakoaren arabera, Katalunian jokoan dagoena ez da "kromoen trukea", "beste egoera bat" baizik, eta katalanen "nahiei" erantzun behar zaie bertan, subiranotasunaren inguruko galdeketa egiteko baimena emanez.
Lluis Companys fusilatuta hil zuten Kataluniako presidentea omentzeko ekitaldian parte hartu ostean erantzun dio Masek Rajoyri, eta Jose Maria Aznarrek astelehenean agertutako "zorrozkeria, tolerantzia eza eta beligerantzia" salatu ditu.
PPko Zuzendaritzak egindako bileraz galdetuta, Masek esan du Generalitateak elkarrizketarako "ateak zabalik" dituela, eta "beti zabalik" izango dituela finantziazioaren eta bestelako gaien inguruan "hitz egiteko eta negoziatzeko". Hala ere, "besarkatzeko, eskua emateko, bi pertsona behar dira", azpimarratu du.
"Intolerantzia eta beligerantzia"
"Espainiako Gobernuak zein erakundeek agertu ohi duten jarrera oso intolerantea eta beligerantea" izaten dela salatu du Masek, eta Jose Maria Aznar ildo berean aritu dela gaineratu du.
Espainiako presidente ohiak "subiranotasun nazionalaren lapurretari amaiera jartzeko" deia egin zuen astelehenean Donostian, eta "herritar askeen komunitatean bizitzeari uko egiten diotenen deformazio historiko irrigarriak" kritikatu zituen.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa