Politika
Iruñean
Erredakzioa
"Herri-harresiak" deitutako martxan jendetza batu da Iruñean. Bestalde, Luis Goñik, Segiko kideak iragarrita du gaur Iruñean izango dela eta atxiloketa sahiesteko "herri-harresia" egingo dute.
"Herri-harresia" mugimenduak deituta, zapi laranjak lepoan, Desobedientziaz libre bizi dioen pankartaren atzean manifestazio jendetsua burutu da goizean Iruñeko karriketan barrena. Tartean aurpegi ezagunak, Sortuko Txelui Moreno eta Aralarreko Patxi Zabaleta, besteak beste.
Polizia ugari da, bestalde, Nafarroako hiriburuan. Izan ere, Luis Goñi Segiko kideak iragarrita du gaur Iruñean izango dela.
Orain bi hilabete ihes egin zuen Goñik, Audientzia Nazionalak bere aurka sei urteko espetxe zigorra agindu ostean. "Herri-harresia" mugimendutik azpimarratu dute bide politikoen alde lanean jarraituko dutela eta atxiloketak ekiditeko pertsonen harresiak goratuko dituztela behar den toki guztietan.
"Gure ardatza desobedientzian dago. Guk ez ditugu injustoak diren legeak obedituko. Hori dela eta, Luis, gure laguna babesteko herri-harresia eraikiko dugu" adierazi du Begoña Zabalak, "Herri-harresiaren" deitzaileen izenean.
Carmen Albak, Espainiako gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, bestalde, argi utzi du Goñi atxilotu egingo dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa