14:32

Politika

Bateragune Auzia

Otegi aske uzteko eskatu dute ehunka lagunek, Elgoibarren

Erredakzioa

Halaber, Bateragune auzian zigortuta kartzelan dauden  gainerako kideak ere, berehala kaleratzeko aldarrikatu dute, Otegiren jaioterrian egin duten manifestazioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka lagunek Arnaldo Otegiren eta Bateragune auzian epaituta kartzelan dauden gainerako lau kideak aste uzteko eskatu dute gaur eguerdian, Elgoibarren.  13:00etan abiatu da manifestazioa Elgoibarko Udaleko plazatik. Otegiren argazki handi bat jarri dute bertan.

Besteak beste, Rufi Etxeberria eta Pernado Barrena ezker abertzaleko buruzagiek hartu dute parte protestan.  "Lau urtez bahituta" zioen pankarta bat eraman dute manifestazio buruan, bost auzipetuen izenekin.

Barrenak esan dudenez,  "bakebidean aurrera egin nahi ez dutenei, ezin diegu berea egiten utzi. Iraganeko eskenatokietara itzuli nahi dute, baina ez diegu utziko".

"Madrildik datozen erasoei" gizarteak aurre egin behar diela nabarmendu du, eta horretarako, joan den astean, Bilbon egin zen manifestazioan, erakutsitako indarrari eutsi behar zaiola gaineratu du.

Bake prozesuak eta normalizazio politikoak aurrera egiteko borondate irmoa du euskal gizarteak, Barrenaren hitzetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena