13:14

Politika

Lehendakariaren bidaia

AEBko Bakerako Institutuak euskal prozesuaren aldeko lana egingo du

Erredakzioa

Urkullu AEBn da, bidaia ofizialean. Jim Marshall eta Kristin Lord AEBko Bakerako Institutuaren presidente eta presidenteordearekin bilera egin du bart.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Bakerako Institutua Euskal Herriko bake prozesuaren alde lan egiteko "prest" agertu da, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ondoren. Lehendakariaren hitzetan, bake prozesuak "une zaila" bizi du, "blokeo une bat", baina AEBko Bakerako Institutuak laguntza emango dio Jaurlaritzari Bake eta Bizikidetaza Planaren azken bertsioa egiteko.

Urkullu AEBn dago, bidaia ofizialean. Jim Marshall eta Kristin Lord AEBko Bakerako Institutuaren presidente eta presidenteordearekin bilera egin du bart. Erakunde hori Libia, Afganistan, Birmania, Irak, Siria eta Sudango gatazketan ere aritu da, eta Jaurlaritzak aspalditik du harremana horrekin.

Euskal Herriko bake prozesuaren inguruan hausnarketa egin dute Marshallek eta Urkulluk. Lehendakariaren ustez, bake prozesuak "une zaila" bizi du, ETAk bere jarduera armatua utzi eta bi urtera.

AEBko Institutuaren presidenteak esan du Euskal Herriko prozesuari bultzada bat emateko lan egingo dutela etorkizunean. Urkulluk adierazi du prozesu horretan euskal gizarteak izan behar duela "protagonismoa", baina kanpotik datozen ekarpenak ere kontuan izan behar direla gaineratu du.

Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren inguruko informazioa igorriko dio AEBko Bakerako Institutuari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena