09:41

Politika

Liburu bat aurkezteko

Kartzelatik irteteko baimena ukatu diote ETAko preso disidente bati

Erredakzioa

Damututako terroristen eta biktimen inguruko liburu bat aurkeztu ahal izateko, espetxetik irteteko baimena eskatu zuen Koldo Carrascok. Epailearen hitzetan, baina, ez da ''ezohiko'' arrazoia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Castro espetxe-zaintzako epaileak ukatu egin dio Koldo Carrasco Aseguinolaza ETAko preso disidenteari liburu baten aurkezpenean parte hartzeko kartzelatik irteteko baimena. Zehazki, damututako terroristen eta biktimen inguruko liburua da.

Epailearen ustez, eskaerak ez du bat egiten ''ezohiko baimenak'' emateko irizpideekin, iturri judizialek azaldu dutenez.

Santiago Oleaga Diario Vasco egunkariko fidantza zuzendaria hiltzeagatik zigortu zuten Carrasco, eta Zaballako (Araba) espetxean dago. 'Nanclares Bidea'rekin bat egin zuela eta, ETAko presoen kolektibotik bota zuten.

Idatzian, epaileak zehaztu du liburuaren aurkezpena ez dagoela espetxeak programatutako irteeren artean, eta presoaren defentsak ez dituela ekitaldiaren data eta ordua zehaztu.

Edonola ere, epaileak azaldu du ''ohiko baimenen bidetik'' lor dezakeela presoak irteteko baimena, Carrascoren defentsak aurkeztutako bi eskaera oraindik ebatzi gabe daudelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena