Politika
Polizia operazioa
Erredakzioa
Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Jauregik 1979an ihes egin zuen, eta hura atxilotzeko bi euroagindu zeuden.
Natividad Jauregi ETAko ustezko kidea. Argazkia: EFE
Natividad Jauregi Espina ETAko ustezko kidea atxilotu dute Ganten, Belgikan. Barne Ministerioak ezagutzera eman duenez, Jauregik 1979an ihes egin zuen. Polizia operazioan, Belgikako Polizia Judizialak parte hartu du, Espainiako Polizia Nazionalaren eta CNIren laguntzarekin.
Ministerioak zabaldutako datuen arabera, Auzitegi Nazionalak Jauregi atxilotzeko bi agindu eman zituen Europa mailan. Lehena, Instrukzioko lehen zenbakiko epaitegiak luzatu zuen, erahilketa delitu bat egotzita, eta bigarrena, Instrukzioko bosgarren zenbakiko epaitegiak bideratu zuen, terrorismo delitu bat egotzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa