17:15

Politika

Herriraren aurkako operazioa

Sortu: 'PP irrigarri geratu da Herriraren aurkako operazioarekin'

Erredakzioa

Pernando Barrena bozeramaileak, izena bera aipatu ez badu ere, Borja Semper eta ostegunean Legebiltzarrean gertatuko hika-mika ere izan du hizpide.

  • Pernando Barrena

    Pernando Barrena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak adierazi duenez, PPren Gobernua "irrigarri" geratu da Herriraren aurkako operazioarekin. Izena bera aipatu ez badu ere, Borja Semper eta ostegunean Legebiltzarrean gertatutakoa ere izan du hizpide.

Prentsaurrekoan, Barrena gustura agertu da Herriraren aurkako operazioan atxilotutako 18 lagunak aske daudelako. Barrenaren aburuz, "operazioak espetxe politika aldatzearen beharra eztabaidaren erdialdean kokatu du".

"Euskal gizartearen gehiengoak presoen eskubideen aldeko lan zilegiaren eraso gisa ulertu du operazioa", azpimarratu du. "PP eta PSOE badira nor, neurrira egindako arauak mantentzen baitituzte", gaineratu du.

Borja Semperrek ostegunean Legebiltzarrean esandako hitzak ere hizpide izan ditu Sortuko bozeramaileak. Independentismoari buruz esandakoek jarrera "totalitario eta falangista" erakusten dutela uste du Barrenak, eta "hori esaten duenari faxista deitzea ez da irain egitea".

Izena aipatu ez badu ere, Borja Semperren hitzen inguruan aritu da. Barrenaren esanetan, parlamentari popularrak esan zuen "Estatuak independentismoaren ideia zilegiak garaituko dituela". EH Bilduko kideek "faxista" deitu zioten eta Semper kexu agertu zen. "Hori esaten duenari faxista deitzea ez da irain egitea, jarrera totalitario eta falangista egiaztatzea da", adierazi du.

Sortuko bozeramaileak "hitzetatik ekintzera igarotzeko" eskatu dio EAJri, jeltzaleek eta EH Bilduko talde parlamentarioek Herriraren aukako polizia-operazioari buruz egindako adierazpenaren ondotik. "Aste ilun honetan argi apur bat ekarri du", amaitu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena