19:35

Politika

CDC Alderdiaren Eguna

'Herriak askatasuna bozkatzen badu, Katalunia libre izango da orduan'

Erredakzioa

"Libre izateak ez du isolatuta bizitzea esan nahi", Artur Mas Kataluniako presidentearen arabera. "Gure iparra Europa da, eta hori da gure oraina", gaineratu du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniaren independentziaren gaineko herri galdeketan "kataluniarren gehiengoak askatasunaren alde bozkatzen badu, Katalunia libre izango da egun horretan", Artur Mas CDC alderdiko eta Kataluniako presidentearen arabera.

CDC alderdiaren egunean parte hartu du Artur Masek, eta herri galdeketa 2014an egingo dela berretsi du: "hori egiteko legeak ditugu, eta konpromisoa ere hartuta dugu".

"Egun horretan ez gara manifestazio bat edo giza kate bat egitera kalera aterako, bozkatzera aterako gara", nabarmendu du Artur Masek.

"Egun hori egiaren eguna izango da", eta kataluniarrek askatasunaren alde bozkatzen badute Katalunia libre izango da egun horretan.

Horren esanetan, "libre izateak ez du isolatuta bizitzea esan nahi". "Aspaldidanik Europa izan da gure errealitatea, hori da gure oraina eta baita gure iparra ere", gaineratu du.

Espainian abian jarri duten "beldurraren kanpaina" ere hizpide izan du. Kataluniarrek erabakitzen dutenaren arabera, Europatik kanpo gelditu daitezkeela diote Espainiako Gobernutik, eta, horren aurrean, ondorengoa adierazi du Masek: "Ez egin kasurik. Mugak iraganeko kontuak dira, eta hori Europak badaki".

Kataluniako alderdi gehienek Espainiarekin elkarrizketa bideak eraiki izan dituztela nabarmendu du Masek.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena