Politika
Kataluniako Parlamentua
Erredakzioa
ICVk ere bat egin du gaur bozkatuko duten ebazpenarekin. Herritarrek Kataluniaren "erakunde politikoak" zeintzuk diren erabakitzeko, Estatuarekin elkarrizketa berehala abiatzea aldarrikatzen dute.
Junqueras (ERC), Masequin (CiU) hizketan. Argazkia: Efe
CiUk, ERCk, PSCk eta ICV-EUiAk Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen aldeko ebazpena adostu dute, Joan Rigol Parlamentuko presidente ohiak idatzitako Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionalerako adierazpenean oinarrituta.
Ebazpen proposamena Parlamentuko politika orokorreko eztabaidaren baitan onartu dute, eta gaur bozkatuko dute. Herritarrek Kataluniaren "erakunde politikoak" zeintzuk diren erabakitzeko, Espainiako Estatuarekin elkarrizketa berehala abiatzea aldarrikatzen dute. "Norbanakoaren eta kolektiboaren bizi baldintzak" hobetzeko neurri gisa aldarrikatzen dute erabakitzeko eskubidea.
Rigolek Itun Nazionalerako idatzi zuen fundazio-txostenaren laburpen bat da alderdi kataluniarrek adostu dutena. Itun Nazional horretan zeuden lehendik ere CiU, ERC eta ICV-EUiA; PSC, ordea, ez.
Sozialistek duela egun batzuk iragarri zuten Rigolen testuaren filosofiarekin bat egiten zutela, eta politika orokorreko eztabaidan ebazpen bihurtzen bazuten alde bozkatuko zutela ere hitzeman zuten. Dena dela, horrek ez du esan nahi sozialista kataluniarrek Itun Nazionalarekin bat egingo dutela.
Orri bat hartzen duen ebazpen proposamenak ez ditu ez kontsulta ez independentzia aipatzen, baina "erabakitzeko eskubidea egikaritzea" aldarrikatzen du. Horretarako, Estatuarekin "baldintza legalak berehala adostea" eskatzen du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa