21:13

Politika

Fiskalitatea

EH Bilduren protesta Legebiltzarrean, bozketa sistema dela-eta

Erredakzioa

Koalizioak aurkeztutako 30 proposamenak banan-banan bozkatzea eskatu dute, baina presidenteak ez du onartu, eta guztiak blokean bozkatu dituzte. Araudia bete duela esan du Tejeriak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Araudia 'zorrotz' bete duela esan du ostegun honetan Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, fiskalitatearen inguruko osoko bilkurako bozketetan piztu den polemikaren ondoren.

Izan ere, EH Bilduk ez du erreforma fiskalaren inguruko neurrien bozketan parte hartu, Tejeriak bozketa sistema dela-eta hartutako erabakiaren aurrean desadostasuna agerian uzteko. Eh Bilduk gaurko saioan 30 proposamen aurkeztu ditu, eta horiek banan-banan bozkatu nahi zituen koalizioak. Presidenteak, baina, ez du eskaera hori onartu eta blokean bozkatu dituzte EH Bilduren proposamenak.

Tejeriaren ezezkoa EAJren eta PSE-EEren interesen alde egindako ''amarrua'' izan dela esan du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko legebiltzarkideak, eta, bozkatu izan balute, ezezkoa emango zutela argitu du.

Beitialarrangoitiaren hitzetan, PSE-EEk ''lotsaizunak estali'' beharra izan du neurriak blokean bozkatuta, dagoeneko Gipuzkoan onartu dituen zenbait neurriren kontra ezezkoa eman izan balu erabaki hori azaldu behar ez izateko.

Tejeriak ''oso larri''tzat jo ditu EH Bilduren salaketak, eta araudia ''zorrotz'' bete duela azpimarratu du, ohar batean.

Presidenteak azaldu duenez, araudiak baimendu egiten du beste talde batek aurkeztutako proposamenak banan-banan bozkatzeko eskaera egitea, eta, ''proposamena aurkeztu duen taldeak hori onartzen badu, presidenteak eskaera onartuko du''.

"Araudiak ez du jasotzen norberak aurkeztutako proposamenak banan-banan bozkatzeko eskaera egiteko aukera, edukiaren osotasunarekin ados dagoela aurresuposatzen delako''.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena