13:46

Politika

Politika orokorreko saioa

Urkullu: 'Estatus politiko berria adosteko unea da'

Erredakzioa

Lehendakariak "lau aldeko akordioa" eskatu du EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren artean.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "Euskadirentzako estatus politiko eta juridiko berria proposatzeko, negoziatzeko eta adosteko unea eta lekua da hau".

Agintariak Eusko Legebiltzarrean, politika orokorreko eztabaidan, adierazi duenez, Euskadiri Estuarekiko harremanari buruzko "proposamen berria" egitea dagokio, "xantaia terrorista bukatu" den eta "Estatu autonomikoa ahuldu" den honetan.

"Oinarri adostu baten inguruan gure autogobernua berritzeko aukera dugu", esan du Urkulluk. Gainera, bide hori "aniztasuna eta zorroztasun juridikoa" oinarri hartuta egitearen alde egin du.

Bake lantaldea

Lehendakariak babes "aktiboa" agertu dio Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldeari, PSE-EEk uko egin berri badio ere eta PP eta UPyD hasieratik partaide ez badira ere.

Horren ildotik, sentsibilitate politiko guztientzat "irekita" dagoela nabarmendu du.

"Lau aldeko akordioa"

Urkulluren hitzetan, "egoeraren erradiografia ikusita, beharrezkoa da lau tradizio politikoen [EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP] arteko oinarrizko akordioaren zailtasuna azpimarratzea".

Dena dela, "horren konplexutasunaren eta garrantziaren jakitun" izanik, "lau aldeko akordioa" nahi duela adierazi du lehendakariak.

"Bost hamarkadaren ondoren, ETA bukatu egin da. Horrek elkarbizitza sozial eta politikorako garai berri bat hasten utzi digu. Garai berri horren gutxieneko oinarri etiko eta demokratikoak batera eraiki behar ditugu", gaineratu du.

Hori horrela, euskal gizarteak Bakea eta Bizikidetza "desira" dituela esan du Urkulluk.

Mezua Rajoyrentzat

Bestalde, bakearen eta bizikidetzaren alorretan Espainiako Gobernuaren jarrera lagungarria izan ez bada ere, "elkarrizketa eta akordioa" bilatzen jarraituko duela aurreratu du.

"Alor horretan esku hartzeko eta hori euskal erakundeekin adostuta egiteko eskatzen diogu Mariano Rajoyren Gobernuari", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena