21:11

Politika

EAJ-PSE ituna

EH Bildu: 'EAJren eta PSEren arteko akordioan ez dago neurri zehatzik'

Erredakzioa

Koalizio abertzaleak Espainiako Gobernuaren murrizketen aurka "denon artean euskal bidea zehazteko" proposamena aurkeztuko du asteazken honetan.

  • EH Bilduko Rebeka Ubera

    EH Bilduko Rebeka Ubera

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk EAJ eta PSEren arteko ituna kritikatu du. Koalizio abertzalearen aburuz, "orokortasunez beteta" dago eta "ez du Madrildik datozen murrizketei aurre egiteko neurri zehatzik jasotzen". Hori dela eta, "denen artean euskal bidea zehazteko" deia luzatu du, eta asteazken honetan "bide horretan aurrera egiteko proposamena" egingo dutela iragarri du.

Donostian egindako prentsaurrekoan, Unai Ziarreta eta Rebeka Ubera EH Bilduko ordezkariek itunaren irakurketa "kritikoa" egin dute. Jeltzaleek eta sozialistek "akordio ilusiogarri eta berritzaile" bezala aurkeztu nahi duten arren, "PSEk lehen hartu zituen, eta euskaldunentzat kaltegarri izan diren, oinarri politikoetatik dator ituna", esan dute.

Ziarreta eta Uberak adierazi dutenez, ituna "atzerapausoa" da koalizioak Gipuzkoan garatzen duen ereduarekin alderatuz gero. "Madrildik datozen murrizketei aurre egiteko zehaztapenik ez du jasotzen", gaineratu dute.

"Denen artean euskal bidea zehazteko unea da", azpimarratu dute. Asteazken honetan EH Bilduk "bide horretan aurrera egiteko proposamen zehatza" egingo duela irragarri dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena