18:34

Politika

Elkarbizitzarako Plana

Biktima guztien arteko berdintasuna mantentzea eskatu du Baketikek

Erredakzioa

Egitasmoa "orokorrean positiboa" dela adierazi du zentroak, baina "sentsibilitate anitzen ekarpenekin" osatu daitekela erantsi du.

0:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bake eta Elkarbizitzarako Planean (2013-16) "ezinbesteko" oinarri etiko batzuk mantentzea eskatu dio Baketik zentroak Eusko Jaurlaritzari: "Giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktima guztien arteko berdintasun printzipioa".

Baketik zentroak Elkarbizitzarako Planari ekarpenak egin dizkio, eta Peio Sarasua, Iker Uson eta Marina Goikoetxea zentroko kideek gaur aurkeztu dituzte, Donostian.

Usonen hitzetan, egitasmoa "orokorrean positiboa" da, baina "sentsibilitate anitzen ekarpenekin" hobetu daitekeela erantsi du.

Hala ere, Baketiken ekarpena "aldatu beharrekoa zehaztera baino, aldatu behar ez dena esatera mugatuko da", gaineratu du Usonek.

Unibertsaltasuna

"Azken hamarkadetan gertatutako giza eskubideen urraketen gainean unibertsaltasun printzipioa memoria kritiko batekin aplikatzea" beharrezkoa dela errepikatu du Usonek. Era berean, "elkarbizitza sistema demokratiko baten oinarri nagusia" izan behar dela adierazi du.

Bestalde, "iraganaren berrikusketa kritiko, zorrotz eta zehatza" egin behar dela defendatu du. Abiapuntua "indarkeriaren bidegabekeria eta biktimei eragindako sufrimendua" onartzea izan behar dela erantsi du Baketikek

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena