Politika
EAJ-PSE ituna
Erredakzioa
EAJren eta PSE-EEren arteko itun fiskala Aurrekontuen zirriborrora gaineratuko dutela iragarri du Josu Erkoreka bozeramaileak.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
PSE-EEk 2014. urteko Aurrekontuak "babestea" espero duela adierazi du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, astelehenean EAJk eta PSE-EEk sinatu zuten 'herri akordioa' Aurrekontuen zirriborrora eramango dute.
Gaurko Gobernu bileraren ostean egindako agerraldian, hurrengo urteko Aurrekontuetan sozialistek eta jeltzaleek adostutako "konpromiso gehienak" jasoko dituztela aurreratu du Erkorekak.
Bestalde, EAJk eta PSE-EEk adostutakoaren, EH Bilduk Gipuzkoan onartutakoaren eta atzo Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak proposatutakoaren arteko ezberdintasunak "teknikoak" baino ez direla esan du bozeramaileak. Horrenbestez, akordioa posible dela uste du.
"Borondate politikoa badago, posible da ezberdintasun tekniko horiek gainditzea eta akordioa lortzea. Borondate politikoa behar da, beraz", nabarmendu du.
Ostegunean politika orokorreko saioa egin arte, "esfortzuak areagotzeko" deia egin du Erkorekak, akordio bila.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa