12:53

Politika

Itun fiskala

'Herri akordiotik gutxi eta Madrilera begiratzetik asko du itunak'

Erredakzioa

EH Bilduren ustez, EAJren eta PSE-EEren arteko akordioak ez die "herritarren beharrizainei" heltzen. PPk "posible" ikusten du akordio horrekin bat egitea.

  • Julen Arzuaga (EH Bildu). EFE.

    Julen Arzuaga (EH Bildu). EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Arzuaga EH Bilduko ordezkariak esan du EAJk eta PSE-EEk izenpetu duten itunak "herri akordiotik gutxi eta Madrilera begiratzetik" eta "alderdi baten eta bestearen kontu eta interesak konpontzetik asko" duela, "herritarren beharrizanei" heldu beharrean

Koalizio abertzaleko ordezkariak Gasteizen egin duen agerraldian, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak sinatu duten ituna izan du hizpide, eta "Ardanzaren gobernuen garaiak" gogorarazten dituela ziurtatu du.

"Nahiago nuke ordezkatze gehiago izango balu, baina horretarako oinarrizko elementuak aldatu beharko lirateke, sakonekoak, Euskadin dauden izaera sozialeko bidegabekeriak konpontzeko edo haietaz arduratzeko", adierazi du.

Bestalde, Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak esan du “posible” dela etorkizunean bere alderdiak ere hitzarmen horrekin bat egitea. “Denontzat ona litzateke, eta Euskadiko politikagintzari beste dimentsio bat emango lioke”.

“Zaila izango da, baina saiatu behar gara”, gaineratu du Quirogak. Egoera “zail” bati aurre egiteko “egonkortasun handia” emango lioke PPk hitzarmen horrekin bat egitea, Quirogaren hitzetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena