12:28

Politika

Itun fiskala

Ortuzar: 'PSErekin sinatu dugun hitzarmena elkarrizketaren semea da'

Erredakzioa

Hitzarmen honekin, Euskadik “etorkizun berri bat” abiatu duela esan du Ortuzarrek, eta bakegintza eta elkarbizitza alorretan ere akordioak beharrezkoak izango direla adierazi du.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJren eta PSE-EEren arteko akordioaren “onurak” azpimarratu ditu gaur Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Akordioa “elkarrizketaren semea” dela azpimarratu du jeltzaleak, eta “alderdi guztiei” irekita egongo dela gaineratu du.

Ortuzarrek berak sinatu du hitzarmena Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin, Iñigo Urkullu lehendakariaren babesa jasota.

Hitzarmen honekin, Euskadik “etorkizun berri bat” abiatu duela esan du Ortuzarrek. Bakegintza eta elkarbizitza alorretan ere akordioak beharrezkoak izango direla adierazi du. “Herritarrek mugimenduak eskatu dizkigute, eta guk aurrera egin dugu”.

Gaur sinatu duten akordioak “segurtasun fiskala” ekarriko duela esan du EAJko presidenteak, eta enpleguak sortzea eta ekonomia suspertzea eragingo duela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena