Politika
Frankismoaren krimenak
Frankismoaren kontrako manifestazio batek Donostiako kale nagusiak zeharkatu ditu, frankistek Donostia hartu zutenetik 77 urte pasa direnean.
Albisteak (2)
Alderdi, sindikatu eta bestelako eragileren babesa izan du, gaur eguerdian, Krimen Frankisten Aurkako plataformaren eskutik egin den manifestazioak.
Gaur, 77 urte dira tropa frankistak Donostian sartu zirela. Eraso hartan 500 donostiar hil zirela eta, haiek oroitu eta errudunak behingoz epaitzeko eskatu dute bertaratutakoek.
Frankismoak Espainian oraindik ere inpunitatea duela dio Krimen Frankisten Aurkako plataformak, eta horri aurre egiteko, Argentinan ireki den auzibidearen modukoa Estatuan ere abiatzeko ordua dela aitortu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa