18:33

Politika

Katalunia

Erantzun bateratua bultzatuko du Masek

Erredakzioa

Generalitateko presidenteak behar duen babesa Kataluniako parlamentuan bilatuko duela adierazi du gaur, Mariano Rajoyk herri galdeketari muzin egiten badio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernu zentralak datozen orduotan erantzungo dio Artur Masen gutunari. Gobernuak ez du edukia bera aurreratu baina argi utzi du autodeterminazio galdeketaren aurrean Konstituzioa betearaziko dutela.

Ezezkoaren aurrean Kataluniako gizartearen erantzun bateratua bultzatuko du Masek eta, behar duen babesa, Kataluniako parlamentuan bilatuko duela gaineratu du.

"Datorren irailaren 25ean, Poltika Orokorreko Eztabaida egingo da Kataluniako parlamentuan, eta orduan, Madrildik jasotako gutunari erantzun bateratu bat ematen ahaleginduko gara" azpimarratu du Generalitateko presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena