20:58

Politika

EAJ-PSE akordioa

Lopezek dio PSE dela Euskadiko politikagintza 'bideratzen' duena

Erredakzioa

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "EAJ eta PSEren arteko akordioan sozialisten zigilua nabari da".

  • Patxi Lopez PSE-EEko Batzar Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE

    Patxi Lopez PSE-EEko Batzar Nazionalaren aurrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak sozialistek Eusko Alderdi Jeltzearekin lortutako akordioa izan du hizpide. Lopezek defendatu du sozialistak direla Euskadiko politikagintza "bideratzen" dutenak.

Batzar Nazionalari aurkeztu dio Lopezek akordioa berresteko. Agerraldian onartu duenez, "sozialista askok EAJren aurka borroka egiteko gogoa dute, aurreko legegintzaldian jasan behar izan zituztenengatik".

PSE-EEko idazkari nagusiak zehaztu du akordioaren zati handi bat, baita izenburua ere, sozialisten proposamen eta programaren emaitza direla. "Askotan agertu zen EAJ horrelako neurrien aurka, bai aurreko legegintzaldian, baita oraingoaren hasieran ere", gaineratu du.

"Sozialisten zigilua argi eta garbi ikusten da akordioan", azpimarratu du. "Urrian hiltzat eman nahi izan gintuzten, baina urte bete baino lehen oposioa bideratzen duen alderdia eta alternatibak aurkezten dituen alderdia izateaz gain, politikak defendatzen dituen alderdia izatea lortu dugu", zehaztu du.

Lopezek azpimarratu du akordio hau ez dela lehendakaria "salbatzeko", eta Eusko Jaurlaritzari ez diola "txeke zuri" bat ematen. Krisi ekonomikoaren aurrean zerbitzu publikoen murrizketak ekiditeko akordioa dela defendatu du. Akordioak PSE-EEri "eskuak lotzen" dionik ere ukatu du. "Alderdi Sozialistak oposizioa izaten jarraitzen du, gizartearentzat gauzak lortzen dituen oposizioa", amaitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena