13:57

Politika

Diadaren ostean

'Espainiarren iritziak entzungo ditugu, gehiengo isilarenak barne'

Erredakzioa

Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramaileak esan duenez, "Gobernuak erkidego guztiekin hitz egiten du, baina Konstituzioak mugatutako esparruan, Espainia osoaren gobernua garelako, Espainia osoarena".

  • Gobernua ''Konstituzioaren baitan'' hitz egiteko prest dagoela esan du Saenz de Santamariak. Efe.

    Gobernua "Konstituzioaren baitan" hitz egiteko prest dagoela esan du Saenz de Santamariak. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du Exekutiboak "Espainiar guztiei entzuteko obligazioa" duela; bai "kalera ateratzen den jendeari", bai etxean geratzen den gehiengo isilari", horiek ere euren "askatasuna eta iritziak zaintzeko eskubidea daukatelako".

"Gobernuak, Konstituzioaren baitan, Autonomia Erkidego guztiekin hitz egiten du, Espainiako Gobernua garelako, Espainia osoarena", esan du Gobernuak 2013ko Diadaren ospakizunean parte hartu zuten milaka kataluniarren eskaerari kasu egiteko asmoa duen ala ez galdetu diotenean.

Konstituziaren mugak errespetatuta

Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, "elkarrizketa Konstituzioaren mugak errespetatuta egin behar da, eta hori da Gobernuak aldarrikatzen duena herri hau inoiz baino sendoagoa izan eta bateratuagoa egoteko, hori baita helburu nazionala".

"Kalera ateratzen den jendeak eta etxean geratzen denak helburu nazional bera dauka: enplegua sortzea eta ongizatea hobetzea", esan du Ana Botella Madrileko alkateak emandako gosari informatiboaren atarian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena