00:14

Politika

Bost zauritu izan ziren

12 dira Generalitatearen egoitzaren erasoagatik atxilotutako lagunak

Erredakzioa

Talde batek egoitzari eta bertan ziren pertsonei eraso egin zien, 'Katalunia Espainia da' bezalako oihuen artean, eta piperrautsa-gasa ere bota egin zuen.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sei ultraeskuindar atxilotu dituzte bart Madrilgo Blanquerna liburutegian, Generalitaten Madrilgo egoitza, egindako erasoaldian parte hartzea leporatuta. Kataluniako Diadaren ekitaldi bat ospatzen ari zen barruan eta bost pertsona zauritu zituzten. Ondoren, beste sei lagunek bere burua entregatu dute, eta, dagoeneko, 12 dira Generalitatearen egoitzaren erasoagatik atxilotutakoak.

Polizia Nazionalak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez, atxiloketok Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak segurtasun indarrak "zantzu ziur batekin lanean" ari zirela esan ostean burutu dira. Fernandezek erasoa "atentatu basatia" izan zela esan zuen.

Polizia Nazionaleko Madrilgo Buruzagitza Nagusiak ohar baten bidez zabaldu duenez, lehen sei atxilotuak (23 eta 56 urte bitartekoak) bost gizonezko eta emakumezko bat dira, eta Onformacioneko Probintzia Brigadara eraman dituzte, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Gainera, Poliziako adituen iritzian, Balnquerna kultura zentroan botatako gasa piperrautsa-gasa izan zen.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Poliziaren esanetan, eta ez dute atxiloketa gehiago egitea baztertu, ia denek aurpegia estali barik egon baitziren.

''Katalunia Espainia da'' oihu artean, Kataluniako Generalitateak Madrilen duen Blanquerna egoitza kulturalaren kontra erasoa egin zuten 15 bat pertsonak, arratsaldeko azken orduan. Bertan, Diada ospatzeko ekitaldia egiten ari ziren 40 bat lagun, eta horietako bost arin zauritu ziren. Hiru hospitalera igorri behar izan dituzte.

Erasotzaileek egoitzaren hainbat beirate apurtu eta apalategiak lurrera bota zituzten. Halaber, negarra eragiteko gasa bota zuten, eta tokia hustu behar izan zuten. Hainbat diputatu zeuden barruan, tartean Iñaki Anasagasti jeltzalea.

''Katalunia Espainia da'' oihu artean, Kataluniako Generalitateak Madrilen duen Blanquerna egoitza kulturalaren kontra erasoa egin dute 15 bat gaztek asteazken honetan, arratsaldeko azken orduan. Bertan, Diada ospatzeko ekitaldia egiten ari ziren 40 bat lagun, eta horietako bost arin zauritu dira. Hiru hospitalera igorri behar izan dituzte.

Erasotzaileek egoitzaren hainbat beirate apurtu eta apalategiak lurrera bota dituzte. Halaber, negarra eragiteko gasa bota dute, eta tokia hustu behar izan dute.

Hainbat diputatu zeuden barruan, tartean Iñaki Anasagasti jeltzalea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena