Politika
Legebiltzarra
Erredakzioa
Sozialisten ustez, "lantaldeak bizikidetza oinarri demokratikoetan eraikitzeko tresna izan behar du, eta orain ez da egoera hori emateko gutxieneko baldintzak betetzen".
Pastorren ustez, ezinbestekoa da EH bilduk "zoru etikoa" onartzea. Efe.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldeak ostiralean egingo duen bilerara ez joatea erabaki du PSEk EH Bilduk "zoru etikoa" delakoa onartu ez eta ezker abertzaleko alderdiaren jarreran, sozialisten ustez, "inboluzioa" eman delako.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Lantaldeko bi kideeki (EAJ eta EH Bildu) zuzendutako idatzi bat aurkeztu du goizean PSE bilerara ez dela joango azaltzeko. PPk eta UPyDk hasieratik iragarri zuten Bake Lantaldean ez zutela parte hartuko.
Idatzian azaltzen dutenez, PSEk bilera atzerako eskatu zion EAJri. Eskaera horrekin denbora gehiago izan nahi zuten EH Bilduk gainerako alderdiek partekatutako "zoru etikoa" onartzen zuen ala ez ikusteko. EH Bilduk lantaldean aztertzeko zenbait ekarpen egingo ditu irailaren 20a baino lehenago eta ekarpen horietan "zoru etiko" hori errespetatzen zuten ala ez ikusi nahi zuten.
"Ez da gutxieneko baldintzarik ematen"
Jeltzaleek ez dute bilera atzeratzea onartu eta, Pastorrek esan duenez, "ez hori bakarrik, EAJk exijentzia gehiago egin dizkio atzerapena eskatu dionari euren iragana berriro aztertu behar dutenei baino", EH Bilduri erreferentzia zuzena eginda.
PSEren ustez "lantaldeak bizikidetza oinarri demokratikoetan eraikitzeko tresna izan behar du, eta orain ez da egoera hori emateko gutxieneko baldintzak betetzen".
Goizean aurkeztutako idatziaren arabera, sozialistak "indarkeriak izandako ondorioak gainditzeko prest" daude, "baina ez lantaldea iraganeko estrategia político-militarra zuritzeko trenza bihurtu eta erantzukizuna besteei leporatzeko balio izatea". Hori da, hain zuzen, bilerara ez joateko arrazoia.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa