06:43

Politika

Diadaren bezperan

Mas: 'Datorren urtean kontsulta egin behar zaio Kataluniako herriari'

Erredakzioa

Generalitateko presidenteak ''katalanen izaera edo jarduteko modua'' defendatu du, subiranotasunaren bidaia orria indarrean jartzeko.

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Subiranotasunaren bidaia orritik ''milimetro bat bera ere'' ez aldentzeko konpromisoa hartu du astearte honetan Artur Mas Generalitateko presidenteak. Halaber, bidaia orri hori ''catalan way'', ''via catalana'' edo ''katalanen izaera eta jarduteko modua'' oinarri hartuta beteko duela esan du. ''Elkarrizketa, legezkotasuna, gehiengoa eta gizalegezkotasuna'' kontzeptuekin identifikatu du presidenteak katalanen izaera.

2013ko Diadaren bezperan, mezua kaleratu du presidenteak Kataluniako irrati eta telebista publikoan. Bertan azpimarratu duenez, bere ''konpromisoa ez da bakarrik orain urtebetekoa bezain sendoa; erabat esplizitua ere bada: ''Datorren urtean bere etorkizunaren inguruan kontsulta egin behar zaio Kataluniako herriari''.

''Ez dugu bidaia orritik aldendu behar, baina ez dugu katalanen izaera edo jarduteko modu horretatik aldendu behar ere. Trantsizio nazionala egin behar dugu, baina ongi egin behar da. Hau denon erantzukizuna da'', gaineratu du.

Bere hitzaldian, ''abertzaletasun, gizatasun eta konpromiso'' erakustaldia ematera deitu ditu herritarrak, bai ekitaldi instituzionaletan eta baita erakunde sozialek deitutako ekitaldietan ere.

Kataluniarentzako erreferenduma eskatu du New York Times egunkarian

Halaber, ''Kataluniarentzako erreferenduma'' izena duen artikulua kaleratu du gaur New York Times egunkariak, Artur Masek sinatuta. Bertan, balizko independentzia bozkatzeko katalanen nahia azaldu du, eta Espainiaren jarreraren inguruan kexa ere plazaratu du.

Masek idatzi horretan salatu duenez, Espainiak erreferendumaren ''oinarrizko eskubidea'' ukatzen dio Kataluniari.

Halaber, Kataluniako Parlamentuaren % 80ak babestu duen galdeketa hori egiteko Rajoy presidentearengana jo duela azaldu du. ''Oraindik gaude erantzunaren zain'', gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena