12:39

Politika

EAJ-PSE akordioa

'Ituna okerreko politiketan oinarrituta dago, Zapateroren kutsua du'

Erredakzioa

Oyarzabalen ustez, "ziurrenik" EAJ eta PSE 2014ko aurrekontuak negoziatzen ari dira jada, "EAJren beharrak eta ahuleziak bultzatuta".

  • Akordioa ''iraganeko errezetetan'' oinarrituta dagoela salatu du Oyarzabalek. Efe.

    Akordioa "iraganeko errezetetan" oinarrituta dagoela salatu du Oyarzabalek. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak EAJ-PSE ituna "Zapateroren kutsua" duen akordioa dela salatu du, "Zapaterok egiten zituen moduko ituna da, Zapateroren E Planaren moduko bat, orain ase, bihar gose".

Ildo horretik jarraituta, Oyarzabalek "oinarri zabalagoa" duen akordioa eskatu du, "lurralde guztietan antzeko fiskalitatea ezartzeko gai dena, baina bakoitzaren berezitasunak gordeta".

Horrez gain, EAJren eta PSEren dokumentua kritikatu du "iraganeko errezetak" dituelako, eta jeltzaleei "porrot egindako politika sozialisten aurrean" burua makurtzea eta EAJren izaera "foruzaleari" traizioa egitea aurpegiratu die.

Radio Popular irratian egindako elkarrizketan, EAJ-PSE ituna "80ko hamarkadara bueltatzea" dela adierazi du.

"Porrota ekarri zuten errezetetara bueltatzearekin ez goaz inora. PPkoei proposamen ezberdinak eta proiektu eraginkorragoa aurkezteko aukera ematen digu", gaineratu du Oyarzabalek.

2014ko aurrekontuak

Euskadiko PPko idazkariaren ustez, "ziurrenik" EAJ eta PSE 2014ko aurrekontuak negoziatzen ari dira jada, "EAJren beharrak eta ahuleziak" eta "Gobernu motel batek erabakiak hartzeko duen gaitasun faltak" behartuta.

Hala ere, bere alderdiak ez du akordioarekin bat egitea baztertzen, eta EAJri bere proposamenak helaraziko dizkiola aurreratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena