11:27

Politika

Itun fiskala

Ares: 'Itunak ez du EAJ ezta Jaurlaritza ere salbatzeko asmorik'

Erredakzioa

Akordioak Ajuria Eneako Itunaren garaia berreskuratuko ez duela esan du; "ez da legegintzaldi ituna, ezta gobernu ituna ere".

  • EAJ-PSE ituna ''herritarren mesederako'' dela azpimarratu du Aresek. EiTB.

    EAJ-PSE ituna "herritarren mesederako" dela azpimarratu du Aresek. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodolfo Ares PSE-EEko antolakuntza idazkariak baztertu egin du EAJ-PSE ituna legintzaldirako akordioa izatea "asmoa ez delako EAJ ezta Jaurlaritza ere salbatzea".

Halaber, eta 2014ko aurrekontuei dagokienez, negoziazioa sinatutako akordioan dauden "baldintza guztiak betetzen direla baieztatzean" egingo dutela adierazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EAJk eta PSEk sinatutako akordioa "herritarren mesederako" dela esan du Aresek, Euskadiren "lehiakortasuna, elkartasuna eta iraunkortasuna handitzeko".

Akordioak fiskalitatea, ekonomiaren suspertzea, gizarte zerbitzuak eta erakundeen antolaketa arautzen ditu eta PSEko ordezkariak azpimarratu egin du bi alderdien arteko "harreman estua eta konfiantza" "lau esparru horietara" mugatuta dagoela.

Aurrekontuen negoziazioa

"Argi dago bi alderdien artean konfiantza gehiago dagoela, baina 2014ko aurrekontuen negoziazioa akordioan idatzitako baldintza guztiak betetzen direnean hasiko dugu", azaldu du Aresek.

Horren harian, akordioarekin Ajuria Eneako Itunaren garaira itzultzea ukatu du PSEko agintariak: "Hau ez da legegintzaldirako ituna, ezta gobernu ituna ere". "Herri mailako ituna da, gauzak gaizki daudenean guztiok batera aurrera egin eta konponbideak aurkitzen saiatu behar dugula adierazteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena